XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animaliak

MOLUSKUAK

ZELENTERATUAK

ANELIDOAK

PLATIHELMINTEAK

marraskiloa

marmoka

zizarea

tenia

1) MOLUSKUAK


Moluskuen filuma 70.000 bat espeziez osatuta dago.
Segmentatu gabeko gorputz biguna dute eta, gehienetan, maskorra.
Ugalketa sexuala izaten dute eta zenbait espezie hermafrodita da.
Nahiz sorreraz itsastarrak izan, habitat oso desberdinak kolonizatu dituzte: tropikoak, poloak, mendi-gailurrak, dunak...
Zenbait espezie elikagai preziatuak dira (txirlak...)

2) ZELENTERATUAK


Zelenteratuen filuma 9.000 espezie inguruz osatua dago.
Simetria erradiala eta zaku formako gorputza dute, oro har zenbait espeziek garroak ditu.
Ugalketa sexuala eta asexuala izaten dute.
Gehienak itsastarrak dira.
Espezie batzuk arriskutsuak dira duten pozoia dela medio.

3) ANELIDOAK


Anelidoen filuma 9.000 espezie inguruz osatua dago.
Eraztunez osaturiko gorputza izaten dute.
Ugalketa sexuala izaten dute eta zenbait espezie hermafrodita da.
Ur gezatan, ur gazitan eta lehorrean bizi dira.
Batzuk bizkarroiak izaten dira (izaina...)

4) PLATIHELMINTEAK


Platihelminteen filuma 13.000 espezie inguruz osaturik dago.
Gorputz zapaleko zizareak dira.
Simetria bilaterala dute.
Ez dute ez zirkulazio aparaturik, ez arnas aparaturik
Uzkirik ez dute gehienek.
Bizkarroiak dira eta ornodunen hesteetan bizi ohi dira
Beste batzuk itsastarrak dira edo ur gezatan bizi ohi dira.
Gaixotasunak sor ditzakete.